Hasiera / Kontakizun poliedrikoak
Kontakizun Poliedrikoetan foro kide bakoitzak, bere ibilbidea adierazi du eta gertatutakoaren bere irakurketa pertsonala egin du.
Forokideak: Martin Agirrezabala, Jose Luis Aizpurua, Kike Amonarriz, Joxe Agustin Arrieta, Pello Atxukarro, Garbiñe Biurrun, Sergio Ceberio, Antton Izagirre, Arantxa Izagirre, Onintza Lasa eta Xabier Maiza.
Foro kideen hitzak:
“Gure hitzen ardura guztia hartzen dugu eta hau partekatuz dokumentu hau publikoa egiterakoan idazkiak sinatzea edo ez sinatzea hartzeko erabakia norberak askatasunez hartzea adostu dugu, bai eta hautu bakoitza hartzeko izan ditugun arrazoiak jasotzea ere.
Sinatzea hautatu dugunok, idazki pertsonala izanik, gurea eta ez beste inorena dela argi adierazteari garrantzia eman diogu.
Ez sinatzea hautatu dugunok garrantzia eman diogu: taldearen koralitatea adierazteari, hau da, taldearen aniztasuna irudikatzeari; izenik ez jartzeak aurre iritzirik gabeko irakurketa erraztu dezakeela; irakurleak gure kontakizuneko zenbait pasarteekin identifikatzen diren neurrian kontakizuna ez dela soilik gurea sentitzen dugula.“