Foroa

Hasiera /  Foroa

2013. urtean eta herri ekimenak sustatua, ibilbide sozial eta politiko anitzetako 12 lagunez osatutako taldea sortu zen.

2012an zehar, hasieran Tolosako elkarriko taldea eta ondoren Lokarrikoa osatzen zuten pertsonek, Lokarri desegitera doala jakinik eta Euskal Herriko giro sozio-politiko berriaren baldintzak aintzat harturik, bizikidetzaren alde lanean jarraitzea erabakitzen dute. Bide berri honi ekiteko lehenengo urratsa taldearen osaketa zabaltzea izan zen eta horrela, 2013. urtean Tolosako Bizikidetza Foroa sortu zen.

Iraganak utzitako hainbat arazoei eta eragindako zauri eta etenei zintzoki eta modu zabalean ekiteko nahiak bultzatuak ibilbide eta pentsaera desberdinetako hamabost herritarrez osatutako Foroa sortu zen. Hasierako talde horretatik hamabi izan dira modu egonkorrean prozesua jorratu duten lagunak.

Zortzi urtetako ibilbide honetan bi lan-lerro nagusi landu ditu foroak. Alde batetik, iraganaren irakurketa kritikoaren, memoria errelatoa/kontakizunaren, giza-eskubideen eta biktimen inguruko barne hausnarketa. Eta bestetik eta elkarbizitzaren inguruko hausnarketa soziala sustatzeko, azaroak 10a (Biktimen memoriaren eguna) edo Abenduaren 10a (Giza-eskubideen nazioarteko eguna) ekitaldi publikoak egiteko baliatu ditu.

Foroaren lorpen handienetako bat, barruan, eztabaidatzeko, hausnartzeko eta norberaren bizipenak eta sentimenduak partekatzeko sortutako konfiantzazko eta errespetuzko giroa izan da. Ez da beti erraza izan barruak hustutzea, parekoa entzutea eta eztabaidak bideratzea. Baina Foro kide guztion ahaleginak eta konpromisoak bidea elkarrekin egitea ahalbidetu dute.

Tolosako Bizikidetza Foroko Kideak:
Martin Agirrezabala, Jose Luis Aizpurua, Kike Amonarriz, Mattin Amundarain, Joxe Agustin Arrieta, Pello Atxukarro, Garbiñe Biurrun, Sergio Ceberio, Antton Izagirre, Arantxa Izagirre, Onintza Lasa eta Xabier Maiza.

Laguntzaileak: