Hasiera / 2017 / Mahai-ingurua
Gazteok eta iragan hurbilaren memoria
2017/11/22 | Tolosako Udaletxea
Urrian Deustuko Unibertsitateak “Unibertsitateko gazteek Euskadin bizi izan den terrorismoari eta giza eskubideen urraketei buruz dakitena eta duten diskurtsoa” ikerketa plazaratzen du. Saioaren hasieran, txostenaren egilea den Iker Usonek bere edukiak azaltzen ditu. Ondoren, Elvira C. Garcíak, Irene Gantxegik eta Eñaut Aranberrik, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak garatutako bakea eta bizikidetzaren inguruko proiektuaren berri ematen dute.
