papelografo

Ekainak 30eko aktan jasoa.

“Bilera honetan, entzundako guztitik zerekin gelditu zinen? Harridura sortarazi zizulako, ez zenuelako espero edo nolabait ukitu zintuelako, galderari erantzun genion.  Adierazitako zenbait hausnarketa:

  • Taldeko giroa: zintzotasuna nabaritu zen, oso gauza intimoak partekatu genituen, baliagarria izan zen, erosotasun giroan eta leialtasuna sumatu zen.
  • Gure azalpenak egiterakoan garaiko testuinguruak gugan zuen pisua nabaritu da. Giza eskubideen ikuspegiaren gainetik helburu eta irakurketa politikoak ziren nagusi. Gureak edo besteak hurbiltasun ideologiko edo pertsonal mailaren arabera sailkatu izan ditugu, gure elkartasuna gehienetan hurbilekoei soilik adieraziz.
  • Alde batean edo bestean kokatu beharra zegoen, bietan ezin zen. Trintxeretan mugitu izan gara.
  • Manipulatuak izatearen beldur handia zegoen eta honek pausuak ematea zailagotzen zigun.
  • Perspektiban ikusita “behar zen bezela erantzuteko gaitasun falta “ izan genuen. Sufritzen ari zirenekiko gure elkartasuna adierazteko nahia izan genuen, baina ezin izan genuen. Eta horrek mina eta lotas eragin digu.
  • Gaur egun ere iraganak pisu handia du gugan, zama handia da.
  • Bakoitza toki baten kokatua ginen, seguritatea eta erosotasuna ematen zigun “espazio de confort” batean mugitzen ginen. Baina aldi berean, toki horrek ere kezkak eta ez erosotasunak sortarazten zizkigun.
  • Taldearen edo kolektiboaren pisua eta indarra handia izan da, lagungarria zen bezela norbanakoaren bakardadea ere areagotzen zuen (norbanakoaren kontraesanak, gatazkak adieraztea zailagotzen zuen). Gure ikuspegi pertsonala adierazteko beharra sentitzen genuen, zerbait egitearen beharra, baina kolektiboaren zama sentitzen genuen. Lotura horiek hausteko ausardia falta izan dugu.
  • Egoera ez erosoak edo erasokorrak saiheestu ditugu.
  • Ze urrun izan gara, bizipenak horren desberdinak izan dira muturretan ibili garela dirudiela, amildegian.
  • Gaur egun ez gaude orduan ginen toki berdinean, bilakaera bat izan dugu, mugitu egin gara.
  • Ez dugu bizitutako iraganera itzuli nahi.
  • Aurrera begira eta ondorio garbiak ateratze aldera zailtasunak nabariak dira.
  • Giza eskubideen deskubrimenduak ikuspegi politiko etikoa ireki zidan.”