Acto de despedida del Foro por la Convivencia de Tolosa

Hasiera / 2014 / Ekitaldia

Acto de despedida del Foro por la Convivencia de Tolosa

2021/10/18 | Casa de cultura Tolosa

El Foro presenta en la Casa de Cultura de Tolosa y ante la ciudadanía, la página web que recoge su recorrido, el balance del proceso y el último documento del Foro.

Arratsalde on guztioi eta eskerrik asko gaurko ekitaldi honetara hurbiltzeagatik. Foroko kideok gertu izan zaituztegu zuetako asko urte hauetan guztietan, eta asko eskertzen dizuegu, Foroaren amaiera-ekitaldi honetan ere gurekin egotea.
Arratsalde on guztioi. Y muchas gracias por haberos acercado hoy a este acto. Los miembros del Foro hemos sentido vuestra cercanía todos estos años y os agradecemos muchísimo que hoy también hayáis querido acompañarnos.

Tolosako Bizikidetza Foroa 2013. urtean sortu zen, eta 2014ko ekainaren 11n aurkeztu zen publikoki areto honetan bertan. Foro honek Tolosan Elkarrik zuen taldea du sorburu eta oinarri. ETAk indarkeria amaitu ondoren, taldeko kideok gure herrian bizikidetza hobetzeko, politika normalizatzeko eta bake-bideak jorratzeko baldintza berriak irekitzen zirela jabetu ginen eta aurrera jarraitzea erabaki
genuen.

Kontziente ginen -eta gara- iraganak utzitako hainbat arazo konpondu gabe genituela oraindik, eta zauriak eta etenak ere gizartean nabarmenak zirela. Guzti horri zintzoki eta modu zabalean ekiteko,
taldearen aniztasuna ireki behar genuela jabetu ginen. Lanketa horren ondorioz , ibilbide eta pentsaera desberdinetako 12 lagunek osatu genuen taldea.

Tras el abandono definitivo de la violencia por parte de ETA, el grupo de Lokarri de Tolosa se planteó terminar su andadura o continuar su actividad como Foro por la convivencia de Tolosa, con el fin de
contribuir a superar las heridas y los problemas generados por la violencia de carácter político en estas últimas décadas en nuestra sociedad. Para ello, el grupo inicial de Lokarri vio imprescindible abrirse a nuevas personas que garantizaran una mayor pluralidad.

Hasieran, pertsona gehiago izan baginen ere, urte hauetan modu iraunkorrean bildu garen taldekideak honako hauek izan gara, alfabetikoki ordenatuta: Martin Agirrezabala, Jose Luis Aizpurua, Kike Amonarriz, Mattin Amundarain zena, Jose Agustin Arrieta, Pello Atxukarro, Garbiñe Biurrun, Sergio Zeberio, Antton Izagirre, Arantxa Izagirre, Onintza Lasa eta Xabier Maiza.

Eta zer egin dugu taldean 8 urte hauetan? Bada, bi lan-lerro nagusi landu ditugu: Barne-hausnarketa, elkarbizitzari begira garrantzitsuak iruditzen zitzaizkigun gaien inguruan: iraganaren irakurketa kritikoa, memoria errelatoa/kontakizuna eta historia, giza-eskubideak, biktimenganako hurbilketa, Elkarbizitzaren inguruko hausnarketa soziala sustatzeko Ekitaldi publikoak antolatu ditugu

Egun seinalatu batzuetan ekitaldi propioak antolatuz (Azaroaren 10ean Biktimen memoriaren egunean edo Abenduaren 10ean – Giza-eskubideen nazioarteko egunean), eta interesgarriak
iruditzen zitzaizkigun gaien inguruan hitzaldiak edo mahai-inguruak antolatuz.

Nuestras principales líneas de trabajo han sido la reflexión y el debate interno entre las personas quehemos integrado el grupo, sobre temas que hemos considerado importantes: lectura crítica de nuestro pasado, memoria relato e historia, acercamiento a las víctimas, derechos humanos…

Y por otra parte hemos organizado varios actos y eventos. Algunos de ellos en fechas clave (día de la memoria de las víctimas o el día internacional de los derechos humanos). Y también charlas o
mesas redondas sobre temas relacionados con la convivencia social.

Foroaren lorpen handienetako bat, barruan, eztabaidatzeko, hausnartzeko eta norberaren bizipenak eta sentimenduak partekatzeko sortu den konfiantzazko giroa izan da. Ez da beti erraza izan barruak
hustutzea, parekoa entzutea eta eztabaidak bideratzea. Gure bizitzen une kritikoak eta gogorrak partekatu ditugu, baita iraganak gugan utzitako markak eta zauriak, ikuspegi eta balorazio diferenteak
jarri ditugu mahai gainean, hitzen inguruko irakurketa askotan kontrajarriak eztabaidatu ditugu… Beti ere, errespetuz, eta bestearen tokian jartzeko ahalegina eginez. Gure helburua, bizikidetzak izandako urraketa eta etendurei erreparatzea izan da, etorkizun hobe bat eraikitzeko irizpide batzuk adostearekin batera.

Después de 8 años de debates intensos, de compartir vivencias dolorosas, visiones y valoraciones diferentes y reflexiones a veces contrapuestas, de debatir sobre lo ocurrido, sobre el sentido y la
carga de las palabras, siempre desde el respeto e intentándonos poner en la piel del otro, hemos decidido dar por terminado este viaje.
Creemos que el Foro ya ha dado de sí lo que podía, y nos presentamos a este acto con dos aportaciones:
Por una parte, una web donde reunimos nuestra trayectoria, nuestra documentación pública, los actos celebrados y la documentación con respecto a ellos, y un resumen detallado de nuestras
reflexiones internas, que os presentaremos a continuación, Por otra, el documento final del Foro, que se leerá al final del acto.

Azken batean, Foro honek, ideia eta pentsaera desberdinetako pertsonek elkarrekin egin dezaketen bidea irudikatu eta gizartearen aurrean ikustarazi nahi izan du. Desberdinen artean egindako bide
posible bat izan da gurea.

Al fin y al cabo, este Foro ha querido plasmar y mostrar ante la sociedad el camino que pueden recorrer conjuntamente personas de muy variada ideología y pensamiento. El nuestro ha sido un camino posible realizado entre diferentes.

Bide guztiek dute bere amaiera, eta Foroko kideek pentsatu dugu, eman genezakeen gehiena jada eman dugula. Baina gure urte hauetako emaitzak eta ondorioak zuen eta Tolosako herritarren, edo
interesatuta egon daitekeen edonoren esku ere jarri nahi izan ditugu. Segidan beraz, Foroko koordinatzaile eta erraztatzailea izan den Aitziber Blancok weba aurkeztuko du.
Bertan, Foroak urte hauetan egin duen guztia eta barneko hausnarketen laburpena eskaintzen dira. Bide batez, gure esker ona adierazi nahi diegu Webaren diseinatzaile izan den Joseba Zubeldiari, eta baigure logoa sortu zuen eta urte hauetan gure euskarrien diseinuak landu dituen Zigor Agirrezabalari.

Ondoren, beste pieza musikal bat entzungo dugu, eta amaitzeko, Tolosako Bizikidetza Foroaren azken dokumentua irakurriko dizkigute Arantxa Izagirrek eta Sergio Zeberiok.
Eta sarrera honekin amaitzeko, gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Tolosako Udalari, urte hauetan guztietan, legealdiz-legealdi, eskaini diguten laguntzarengatik.

Aurrera Aitziber

Hementxe amaitzen da, beraz Tolosako Bizikidetza Foroaren ibilbidea. Espero dugu gure ekarpenak bere aletxoa jarriko zuela, gure gizartean bizikidetza-giroa hobetzen. Horixe izan da gure asmoa, eta
biziki eskertzen dizuegu bide honetan bidelagun zaituztegun guztioi. Eskerrik asko.

Aquí termina la andadura del Foro por la Convivencia de Tolosa. Esperamos que nuestra pequeña contribución haya ayudado a mejorar el nivel de convivencia de nuestra sociedad. Esa ha sido nuestra intención, y queremos agradeceros vívamente a todas las personas que nos habéis
acompañado y ayudado durante estos años.

Eskerrik asko.