Teatro Forum: Eta hik zer?

Hasiera / 2016 / Ekitaldia

Teatro Forum: Eta hik zer?

2016/3/09 | Tolosako Kultur etxea

Gidoilari eta antzezleak: Elena Aranbarri eta Mai Gorostiaga
Hizkuntza: Euskaraz
Iraupena: 120 min

Zapalduen antzerkia izeneko eskolaren premisak oinarrian hartuta, ekimen honek antzerkia gizarteko indarkeriak eta gatazkek eragindako sentimenduei, kontraesanei eta arketipoei heltzeko tresna gisa erabiltzea proposatzen du. Bi orduko esperientzia pertsonal batean datza eta ikusleei euskal gizartearen iraganeko gatazka berriro gogora ekartzeko aukera ematen die, ondoren, taldearen etorkizunari leku berri batetik aurre egiteko. Horretarako, galdera hauen inguruan hausnartzea proposatzen da: Zer gertatu da eta zergatik? Zer egin dezakegu orain? Zer egin behar dugu etorkizunean berriro ez gertatzeko?

Antzerki-forumak, sei antzezlan labur baliatuta, ikusleei euskal gatazkaren inguruko hausnarketa planteatzen die. Baina antzerkia ez da helburu bat, tresna bat baizik.

Pieza laburrak ikusi ondoren, ikusleek atal bakoitza aldatzeko aukera izango dute. Pertsonaien arteko bizikidetza hobetzeko proposamenak plazaratzen dituzte, eta, gero, nahi izanez gero, antzeztu egiten dituzte. Izan ere, fikzioa aldatzeko gai dena, bere ohiko bizitza aldatzeko gai baita

Bizikidetzarako testigantzak “Reconciliación”

Hasiera / 2015 / Ekitaldia

Bizikidetzarako testigantzak “Reconciliación”

2015/11/10 | Topic

Azaroak 10ean, Memoria eguna baliatuz bi zatitan banatutako “Bizikidetzarako testigantzak” saioa antolatzen da Topicen. Lehenengo “Reconciliación” filmaren emanaldia eta ondotik zenbait biktimen testigantzak entzuteko aukera eskaintzen da: Maixabel Lasa, Gerardo Arín, Pili Zabala eta Joxemi Gómez Eloseguirenak. Ekitaldia hasi aurretik eta Udaletxean eguna ospatzeko kontsentsurik ez dagoela ikusita, oroimen ekitaldi xume bat antolatzen da.

Nola berreraiki bizikidetza indarkeria eta giza eskubideen urraketak pairatu dituzten gizarteetan?

Hasiera / 2015 / Ekitaldia

Nola berreraiki bizikidetza indarkeria eta giza eskubideen urraketak pairatu dituzten gizarteetan?

2015/6/17 | Topic

Mahai inguru hau, Foroaren aurkezpenaren urteurrena baliatuz antolatzen da. Bertan, Foroa lanean jarraitzen duela, hausnarketa esparruak ahalbidetu nahi dituela eta bizikidetzaren alorrean ekarpen eraikitzaileak egin nahi dituela adierazten du.

Dokumentuak

→ Kartela

Foroaren aurkezpena

2013. urtean eta herri ekimenak sustatua, ibilbide sozial eta politiko anitzetako 12 lagunez osatutako taldea sortu zen. Urtetan zehar elkarrizketa eta herri ekimena uztartuz.