Inicio / 2016 / Acto
Teatro Forum. ¿Y tú qué?
09/3/2016 | Casa de cultura
Guionistas y actores: Elena Aranbarri y Mai Gorostiaga
Idiom: Euskera
Duración: 120 min
Zapalduen antzerkia izeneko eskolaren premisak oinarrian hartuta, ekimen honek antzerkia gizarteko indarkeriak eta gatazkek eragindako sentimenduei, kontraesanei eta arketipoei heltzeko tresna gisa erabiltzea proposatzen du. Bi orduko esperientzia pertsonal batean datza eta ikusleei euskal gizartearen iraganeko gatazka berriro gogora ekartzeko aukera ematen die, ondoren, taldearen etorkizunari leku berri batetik aurre egiteko. Horretarako, galdera hauen inguruan hausnartzea proposatzen da: Zer gertatu da eta zergatik? Zer egin dezakegu orain? Zer egin behar dugu etorkizunean berriro ez gertatzeko?
Antzerki-forumak, sei antzezlan labur baliatuta, ikusleei euskal gatazkaren inguruko hausnarketa planteatzen die. Baina antzerkia ez da helburu bat, tresna bat baizik.
Pieza laburrak ikusi ondoren, ikusleek atal bakoitza aldatzeko aukera izango dute. Pertsonaien arteko bizikidetza hobetzeko proposamenak plazaratzen dituzte, eta, gero, nahi izanez gero, antzeztu egiten dituzte. Izan ere, fikzioa aldatzeko gai dena, bere ohiko bizitza aldatzeko gai baita